Astekaria

Gazteak protagonista Irurtzungo Hirukako Botxan

Guaixe

Azaroaren erdialdean erabaki zen Iratxo Elkarteko Hirukako Botxa Txapelketa. Antolakuntza oso pozik dago txapelketaz txapelketa dagoen parte hartze geroz eta handiagoarekin, eta gazteen inplikazioa eskertu dute. Txapeldunak Markel Moreno, Julen Iragi eta Aritz Carrasco dira, finalean Guille Juango, Erik Gonzalez eta Olatz Etxeberria mendean hartu eta gero. Peio Martinez de Eulate, Xabi Agustino eta Iñigo Carballo hirugarren sailkatu ziren.