Nafarroako Gobernuak urte luzez kirolaren alde egindako lanagatik sei zilarrezko domina banatuko ditu. Horietako bat Doris Vicente Otin irurtzundarrak jasoko du. Sari ematea abenduaren 16an izanen da, Nafarroako Jauregiko Tronuaren gelan.
Doris Vicente Irurtzungo Iratxo Elkarteko kidea da. Sakanako Ibilaldia mendi martxaren antolakuntzan dago hasieratik eta, horretaz gaindi, elkarteak antolatzen dituen mendi irteeretan, haurren kanpamenduetan eta bestelakoetan lan handia egiten du. Aipatukoetan urte luzez egindako lanarengatik eta mendia sustatzeagatik jasoko du aitortza.
Beste saridunak
Berarekin batera, Jose Javier Agirrek, Sonia Hercek, Mikel Iraizozek, Txomin Irazokik eta Charo Quijerak jasoko dute zilarrezko domina. Kirol merituari urrezko domina jasoko dutenak Maria Asurmendi saskibaloi jokalaria (bi liga, hiru kopa, bi superkopa) eta Javi Martinez futbolaria (Mundial bat, Eurokopa bat, bi Champions eta bederatzi Bundesliga) izango dira.