Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren harira beste urte batez Aizpea euskara taldeak antolatutako pailazoak izanen dira, Irurtzungo kiroldegian. Pailazoen "bisita" abenduaren 3an, osteguna, 17:00etan, izanen da, eta Musu bete urte ikuskizunaren emanaldia emanen dute Porrotxek, Marimototsek, Pupuk eta Lorek. Sarrerak Pikuxarren, Estankoan eta Martxuetan eros daitezke, Irurtzunen, eta Leitzako Maimurren.