Ibarreko kasu bat aztertuko da ingurumen gatazken konponbiderako jardunaldietan

Guaixe 2007ko ekainaren 7a

Jardunaldiak konponbiderako egon daitezkeen bitartekoen azterketarekin jarraituko du eta ingurumen gatazken konponbiderako behatoki baterako oinarriak finkatuz despedituko da. Nazio Eztabaida Gunea iaz hasi zen aztertzen "etengabeko garapen eta hazkundeak lurrean duen eragina" eta herri mugimenduen eta administrazio ezberdinen artean garapenak sortzen dituen "eztabaida bizia eta askotan liskarrak". Aurreko ikasturtean Nazio Eztabaida Guneak adostasuna lortu zuen bi puntutan: "lurrak naziogintzarako  eta naziogintzan lanean gaudenontzako izan behar duen garrantziaren inguruan eta lurraren kudeaketa demokratiko eta parte-hartzailearen inguruan".Biharko jardunaldiarekin erakunde horrek eztabaidan sakondu eta Ingurumen GatazkenKonponbiderako behatokiaren oinarriak finkatzen hasi nahi du.