Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lekukoek azaldutakoaren arabera Guardia Civilek jabeei tabernarekin zerikusia zuten paperak eskatu zizkieten. Haiek aztertzearekin batera zenbait bezerori karterak erakusteko eskatu zieten. Olaztin bezeroak pareta edo mostradore kontra jarrarazi zituzten eta poltsikoetan zutena ateratzeko eskatu zuten, gero jendea miatzeko. Guardia Civila berean ari zen bitartean jendeak poteatzen jarraitu zuen, Etxarrin behintzat. Guardia Civilak tabernei eta jarritako pegatinei hainbat argazki egin zizkieten, tabernako nagusiei pegatinetako batzuk kendu arazi zizkieten (Segi erakundearenak edo presoekin zerikusia zutenak) eta batzuk haiek eraman omen zituzten. Horrekin batera, ETAko hildako kideen argazkiak zituen irudiari eta presoen aldeko itsulapikoak eta haiei gutunak idazteko buzoiek ere agenteen arreta erakarri omen zuten. Haxix harritxo bana opatu zieten Lakuntzako tabernako bezero pare bati komunean sartu eta biluzarazi egin zituzten. Horretaz gain, tabernetan ustez droga atzemateko trebatutako txakurrak sartu zituzten.