Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mugarri estaliak ikuskizunaren atzean Castillo Suarezen olerkiak, Koldo Arnantzen margolanak eta Juan Migel Arzelusen musika dago. Iazko maiatzaren 4an mustu zuten ikuskizuna Altsasun eta orduan aurreratu zuen beste inon eskaintzeko asmoa. Datak zehazten joan dira eta ikuskaria Sakanatik kanpo ere emanen da. Hala, Erraldoien txokora doazenak poesiak errezitatzen diren bitartean, haietan oinarrituta egindako koadroak proiekzioa ikusi eta musika entzuteko aukera izanen dutela.