Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hurrengo urtean Antonio Goikoetxearen eta Javier Otxoaren ardura izanen da kofradia. Haiek Benito Aldaz eta Fernando Goikoetxeari hartu diete lekukoa.Batzarraren ondoren, Aitziber elkartean bazkaldu zuten guztiek. Hura despeditzerakoan maiordomoen etxeak bisitatu zituzten eta haietan zerbait dastatzeko aukera izan zuten. BakaikunLarunbatean, 13:00etan, hainbat sanantondar elizkizunean bildu ziren. Mezan berriki hil zen Borja Ondarra omendu zuten. Bere akordeoiarekin alaitu zuen azken urteetan San Anton eguna. Elizkizuna despeditu eta gero, elkartean batzarra egin zuten kofradiako 102 kideek. Kontuak errepasatu ondoren ardurak banatu zituzten. Hala, iaz belero izendatu zuten Juan Pedro Ariz aurten maiordomo aukeratu zuten. Mikel Zelaiaren lekukoa hartu zuen. Juan Pedrori, belero gisa, Iñigo Zelaiak lagunduko dio. Kide guztiak ez ziren bazkaltzera gelditu, 70 bat bai, eta mahaiaren inguruan primeran pasatu zuten. IturmendiOhi bezala, San Anton ondorengo domekan ospatu zuen Iturmendiko kofradiak bere eguna. 11:30ean mezan bildu ziren kofradiako kideak. Hura despeditu eta gero apaiz-etxean bilkura egin zuten. Kofradiak erabaki zuen kontuen liburua Pedro Garcia Bolinagaren esku gelditzea eta kofradiaren bandera, berriz, Nemesio Irisarriren esku. Azken horrek heldu den urtean kontu liburua hartuko du. Horretaz gain, kofradiak erabaki zuen aurreztua duen diru apurra elizako ezkilen konponketa gastuak estaltzeko ematea. Bileran kofradiak 3 kide berri onartu zituen, honakoak: Santiago Galartza, Antonio Casado eta Ignacio Arbizu. Haiekin kopurua 25era igo da. Ospakizuna Aritzaga elkartean egindako bazkariarekin despeditu zuten. Mahai inguruan kantan luze egon ziren.