Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hori dela eta, babes ofizialeko etxebizitzan edo libre tasatuan interesa duten herritarrei udaletxetik pasa eta izena emateko eskatu die udalak. Horrekin batera, beharra zein urtetarako izanen luketen jakinarazi beharko diote interesatuek udalari. Nicolas Arbizu alkateak jakinarazi digunez, "udalak oraindik ez du inolako konpromisorik hartu. Baina interesik dagoen jakin nahi dugu. Hau lehen hartu-emana da". Iturmendi eta Bakaiku lotzen dituen bigarren mailako errepidearen bide bazterrean Promotora de la Rivera Navarra S.L. enpresa 12 etxebizitza eraikitzen ari da, 10 prezio librekoak eta 2 libre tasatukoa. Hirigintza unitate horretan babes ofizialeko 3 etxebizitza egiteko aukera dagoela jakinarazi digu Nicolasek. Premia handiagoa balitz herriko beste toki batzuetan halako etxebizitzak eraikitzeko aukera legokeela azaldu digu alkateak.