Ezker Abertzaleak Sanzen bisita kritikatu du

Guaixe 2008ko apirilaren 15a

Ohar baten bidez Iturmendiko Ezker Abertzaleak "ezusteko bisitagatik bere ezinegona adierazi nahi izan" du. Iturmendiko Ezker Abertzaleak gogora ekarri du bere bi hautagaitza atzera bota ondoren "Gobernuak "gestora kudeatzaile" bat inposatzea erabaki" zuela udaletxeko lanak egiteko". Ezker Abertzalearendako "oso grafikoki" ikusi da "PP-UPNko borreroak zeintzu diren". Aldi berean, Ezker Abertzaleak ez du ulertzen "bere burua "apolitikotzat" duen alkate batek horrelako probokazio ekintza bat onartzea". Bukatzeko, Ezker Abertzaleak adierazi du "Iturmendi herri euskalduna dela eta ez dugula onartuko, inoiz ere, Sanz bezalako euskal etsai eta faxistarik gure artean".