Babes ofizialeko etxebizitzetan interesa azaldu du jendeak

Guaixe 2008ko apirilaren 17a

Bakaiku aldera eraikitzen ari diren dozena bat etxebizitzaren unitatean lurraren %10 udalarena da, eta sail horretan babestutako etxebizitzak eraikitzea erabaki du udalak. Lur sail horretan 3 etxebizitza jasotzeko aukera dago. Iturmendiko Udalak enkantera atera du, eta eraikuntza enpresen proposamenak noiz jasoko zain dago. Bestalde, Iturmendiko Udalak aurki emanen ditu etxebizitza horietara sareak eta bestelako zerbitzuak emateko lanak. AraztegiaBestalde, berriki ur beltzak eta errekakoa bereizteko lanak egin ditu Iturmendiko Udalak. Txorralde aldetik jaisten den erreka eta saneamendu sareak banatu berri dira herrian egindako lanekin. Baina hodi berean batzen ziren eta euri asko egiten zuenetan gainezkoa egiten zuen ibai inguruan eta ezin zen Bakaikuko araztegiraino eraman, kaltetu zezakelako. Kolektore pare bat eraiki dira, 69.524 euroko aurrekontua zutenak eta Nafarroako Gobernuak 53.000 euroko laguntza eman du.