Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Parrokiako batzordeak mustutze ekitaldi bat egiteko asmoa zuen aspaldi, eta horregatik egitaraua prestatu du. Programa gaur, 19:30ean, abiatzen da. Nicolas Arbizuk, herriko historiaren ikerlariak, elizaren historiari buruzko hitzaldia emanen du, elizan bertan. Eraikinaren inguruko xehetasunez gain, bere osagaien berri ere emanen du, esaterako, erretaulena. ErrepikakLarunbatean beste hitzaldi bat izanen da. Eliza-etxean, 17:00etan, Isidoro Ursua apaizak hitza hartuko du, eta garai batean ezkilak nola egiten ziren azalduko du. Hitzaldia bukatu ondoren, ezkila zaharberrituak lanean jarriko dituzte Arruazu, Lakuntza, Iturmendi eta Altsasuko kanpai-joleek. Haien herrietako errepikak joko dituzte. Saioaren ondoren, bildutako guztiendako auzatea izanen da. Ezkilak jarri eta gero aurrekontua estaltzeko falta ziren 3.000 euroak biltzeko laguntza eskatu zuten eta, dirudienez, dirua bildu da. Asteburuan antolatutako jarduera horiekin parrokiako batzordeak ezkilak mustutzeaz gain, haiek konpontzeko laguntza eman duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiete.