Abiadura handiko trenaren kontrako asteburua

Guaixe 2008ko apirilaren 18a

Larunbatean, pintura aldean dutela bilduko dira abiadura handiko trenaren aurka daudenak.Hitzordua 11:00etan jarri dute, mural bat margotzeko. Arratsaldean, berriz, 16:00etan, ginkana izanen da. 18:00etan gaiarekin lotura duen diapositiba emanaldia izanen da. 19:00etarako herrian barnako kalejira eta egitasmoari buruzko parodia iragarri dute. Horregatik, "AHT gaia hartuta denak mozorrotuta joateko" deia egin dute antolatzaileek. Kalejiraren ondorengo afariarekin despedituko dituzte asteburuko jarduerak.