Festarik festa

Guaixe 2008ko maiatzaren 9a

Iturmendiko irrati librearen gonbiteari jarraituz, 19:30ean, Altsasuko batukadaren emanaldia izanen da. Burundar erara jotako brasildar erritmoen ondoren, auzatea izanen da. Eztanda Irratiak jarritako tabernan, berriz, 23:30ean hasiko dira kontzertuak: Kixketa, Xasta eta Hotz taldeen saioekin gozatzeko aukera izanen da. Egun handiaKultura Batzordeak larunbaterako egitaraua prestatu du. Eguerdian San Migelen omenezko meza izanen da. Haren ondoren plazan auzatea izanen da eta auzoan herriko emakumeek egindako eskulanen erakusketa izanen da. Eztanda Irratiak antolatuta, mus txapelketa azkarra jokatuko da, 16:30etik aurrera, Aritzaga elkartean. 18:00etan bi pilotari iturmendiar, Asier eta Aitor, buruz buru neurtuko dira pilotalekuan. Hura bukatu ondoren, 19:00etan, toka txapelketa izanen da plazan. Goizean, arratsaldean eta gauean Equus taldeak doinua jarriko dio festari. San Migelak ospatuko dituzte, beraz, asteburuan iturmendiarrek baina, dagoeneko, hurrengo asteburuko Trinitate ospakizunak ere buruan izanen dituzte hainbatek.