Sakandar mordoa IV. Aitzkozar krosean

Guaixe 2008ko maiatzaren 20a

Haur eta gaztetxoek eman zioten hasiera festa handiari. Maila ezberdinetako 70 haur inguruk parte hartu zuen arratsaldeko lehen orduan. Gehienak sakandarrak baziren ere, izan zen Iruñerritik, Nafarroa iparraldetik edo Gipuzkoatik etorri zenik ere. Guztiak ere, bikain aritu ziren Iturmendiko plazaren inguruko ibilbidetan.19:00etan, seniorrek eta beteranoek hartu zuten haien txanda. Proba nagusian, Zizur Nagusiko Louajari Abdefetth izan zen 8.100 metroak egiten lehena, 24,25eko denborarekin. Sakandarren artean, Francisco Javier Gomez altsasuarra izan zen azkarrena, 28:22ko denborarekin. Beretako izan zen beteranoen 3. postua, maila horretako lehenengoarengandik, Daniel Sanz antsoaindarrarengandik minutu eskasera. Emakumeetan, Tarazonako Bani Aicha izan zen azkarrena, 31:03ko denborarekin. Nuria Ongai Satrustegirra 3.a izan zen, 34:00ko denborarekin. Emakume beteranoen artean, Araiako Joana Corchero izan zen lehena, 33:25eko denborarekin. Jone Pelaez altsasuarra izan zen maila honetako lehen sakandarra, 38:40ko denborarekin. SailkapenaGizonezko seniorrak 1. Louajari Abdefetth    24:255. Raul Audikana Arrese    28:406. Juantxo Arregi Asensio    29:277. Antton Zelaia Etxarri    29:548. Fermin Gabirondo Lanz    30:069. Ivan Gonzalez Barroso    30:4410. Miguel Angel Lanchas Robles    31:0411. Jesus Goena Andueza    31:0712. Asier Larrion Senar    31:4413. Gorka Santesteban Eugi    31:5814. Juan Carlos Gomez Fernandez    32:0620.  Mikel Berduz Gartzia    34:4921. David Trevejo Martinez    34:5622. Jose Ramon Asiain Aristu    36:3927. Arkaitz Baleztena Goñi    41:53Emakumezko seniorrak1. Bani Aicha    31:033. Nuria Ongai Tere    34:004. Maitane Txueka Marin    36:26Gizonezko beteranoak1. Daniel Sanz Elduayen    27:293. Francisco Javier Gomez    28:226. Kike Aldasoro Lezea    30:577. Juantxo Azurmendi Zelaia    31:0010. Miguel Yerro Larrauri    32:3311. Santi Agirre Galartza    32:5513. Peio Bergara Garzia    33:0218. Julian Otaegi Mayor    34:4220. Eusebio Vinagre Rodriguez    34:5722. Jesus Mª Olmos Amillano    35:0127. Jose Ignacio Reparaz Berastegi    37:1531. Aingeru Azazeta    38:3032. Alfonso Gabirondo Kanbra    40:3535. Tomas Mauleon Goñi    42:4036. Jose Mª Merzero Lizarraga    42:40Emakumezko beteranoak1. Joana Corchero Vinagre    33:253. Jone Pelaez Fernandez    38:405. Susana Goikoetxea Esnaola    42:40