Iturmendi Nafarroako etorkizuneko txirrindularien bilgune

Guaixe 2008ko uztailaren 18a

Larunbatean etorkizuneko txirrindularien bilgune bihurtuko da Iturmendi. Nafarroako Kirol Jolasen egutegiak bertan bilduko ditu Nafarroako eskola mailako txirrindulariak. Burunda txirrindulari taldea arduratu da antolaketa lanetaz. 17:00etan emanen diote hasiera lehiari. Hasiberriek, kimuek eta haurrek bi probatan neurtuko dituzte indarrak eta abilezia: ginkanan eta lerroan. Azken horretan, Iturmendiko Estafeta kalea eta zirkunbalazioan barrena prestatu den 1,5 kilometroko ibilbideari emanen dizkiote birak: bira bakarra emanen diote 1. urteko hasiberriek, 2 bira 2. urteko hasiberriek, 3 bira 1. urteko kimuek, 4 bira 2. urteko kimuek, 8 bira 1. urteko haurrek eta 10 bira 2. urteko haurrek. Antolatzaileek Nafarroa osoko 140 partaide inguru espero dituzte. Bertan egonen dira Burunda txirrindulari taldeko eta Aralar txirrindulari taldeko gaztetxoenak.