Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenean ekin zieten lan horiei eta horregatik Estafeta kalea moztu behar izan dute. Hala jarraituko du lanak irauten duten 3 hilabeteetan. Hori dela eta, ibilgailuek Arloskabide eta saihesbidea erabil ditzakete herritik pasa edo sartu-irtenak egiteko. Autobusa hartu behar duten ikasle eta herritarrek saihesbidean hartu beharko dute aldi batez. Aldi baterako enpresa elkarte bat ari da lanak egiten. Argain, Eseki eta Construciones Suescun enpresen ardura da etxebizitza berrietara sareak eramatea, hau da, urarena, ur beltzena, telefonoarena eta gasarena. Lan horren truke 302.094,77 euro jasoko dituzte.