Biharkoa Aizkotzar elkartearen eguna da

Guaixe 2009ko apirilaren 24a

2005. urtean elkartea mustu zenetik, apirila aldera egitaraua prestatzen du Aitzkozar elkarteak bere eguna ospatzeko. Aurtengoaren garaia iritsi da, bihar ospatuko du aipatu elkarteak bere eguna. 35 bazkide inguru dira egun elkartean, baina ospakizunetan ez dira bakarrik egonen. Izan ere, Sakanako elkarte guztiak gonbidatu baitituzte, pertsonalki edota elkarte bezala parte har dezaten.Aurreko urteetan bezala, egunari esanahi berezi bat gehitu nahi izaten diote elkartekideek. Hala, aurtengo Aitzkozar elkartearen eguna "Euskal Herriko nazio eraikuntzaren edozein arlotan lan egin eta egiten dutenen aldeko pertsonak, giza-talde eta elkarteen ohorez" ospatuko dute. Hori dela eta, elkarteak izena hartzen duen herriko dermioko tokian Imanol Arrieta eskultoreak egindako oroigarria jarriko dute. Egitaraua10:00etan     Beheko basoko, Aitzkozar aldera irteera.11:00etan     Euskal Herriko nazio eraikuntzaren alde diharduten giza talde, elkarte eta pertsonen ohorezko monolitoaren mustutzea.13:30ean      Elkartean auzatea.                    Altsasuko kale kantu taldea.                     Haurrentzako kilikilak eta japoniar bonbak.15:00etan    Bazkaria. Arratsalde osoan, triki-martxa, Askondoko Xabierrekin.20:00etan    Auzate, menduafaia24:00etaraino Musika dantza Lakuntzako dj batekin.