Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiarrek biharkoan San Migel Eguna ospatuko dute. Kultura Batzordeak prestatutako egitaraua eguerdian sainduaren omenez eginen den elizkizunarekin hasiko da. Elizkizuna despeditu ondoren, plazan, udalak eskainitako auzatea izanen da. Aldi berean, herriko etxeko auzo gelan eskulan erakusketa ikusgai izanen da. Amets dantza taldeak eguerdia bere doinuekin alaituko du, arratsaldea eta gaua bezala. Bestalde, 18:30ean, hegaztiak bertatik bertara ikusteko aukera izanen da Iturmendin, Las aguilas del Valpoquero izanen baita. GehiagoEztanda Irratiak ere zenbait jarduera antolatu ditu gaurko eta biharko. Iturmendiko irratiak prestatutako egitaraua gaur 19:00etan botako den etxafiguarekin hasiko da. Ondoren marrazki lehiaketa eginen dute. Gaiak irratia bera, AHT eta gaztetxea izanen dira. Irratiak Aritzaga elkartea hartu du eta han afaltzera bilduko dira gazteak, 22:00etan. Ondoren, elkarteak Malas Pulgas eta 3gabe2 taldeen kontzertuak hartuko ditu. Biharko Eztanda Irratiak marrazki lehiaketara aurkeztutako lan onenarekin murala eginen du 16:30ean. Hura despedituta, 19:30ean, goiko eta beheko auzoen arteko olinpiadak jokatuko dira. Eta hura bukatuta, 20:30ean Herri bat, gaztetxe bat lelopean kontzentrazioa eginen da.