3 bide konponduko dira

Guaixe 2009ko maiatzaren 18a

Iturmendiko Udalak Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsetik 67.256 euro jasoko ditu. Udalak horiek 3 bideren konponketara bideratzea erabaki du. Bargara eramaten duen Elordiko bidean konponketa handia egin nahi du udalak. Horrekin batera, Pilaralde eta Beheko bidea asfaltatu nahi ditu udalak. Lanak Gorritz eraikuntza enpresak eginen ditu. Bestalde, Iturmendiko Udalak nahiko aurreraturik du herriko bi plazetako sareak eta zoladura berritzeko lanen proiektua. Iturriondoko eta Txorraldeko plazetakoa hain zuzen ere. Aurki lanak emateko deialdia eginen du. Azkenik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak udalari jakinarazi dio bere aurreikuspenen arabera heldu den urtean ikastetxeko lanak hasiko dituztela.