Louajari azkarrena V. Aitzkozar Herri Krosean

Guaixe 2009ko ekainaren 10a

140 korrikalarik hartu zuten parte Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Dantzaleku-Sakana atletismo taldeak larunbatean antolatutako V. Aitzkozar Herri Krosean, horietatik 70 maila nagusian. Iturmendikoa Sakanako Atletismo Koparako puntuagarria zen eta lasterketa polita izan zen, Iturmendi eta Bakaikuko herri eta dermioen artean prestatutako 4.050 metroko zirkuituari bi buelta eman behar izan baitzioten korrikalariek, eguraldia lagun eta giro ederrean. Kategoria txikikoen ondoren hasi zen lasterketa nagusia. Proba nagusikoak 18:30ean atera ziren 8.100 metroak egiteko prest. Zizur Nagusiko Abdefetth Louajari marokoarra izan zen guztien artean nagusitu zena, helmugara bakarrik helduta (25:23). 15 segundora sartu zen Gontzal Sanz gasteiztarra, eta minutu eta zazpi segundora Oualla Hishan santurtziarra. Lehen sakandarra Antton Zelaia urdiaindarra izan zen (28:44), eta lehen iturmendiarra Fermin Gabirondo (30:23). Emakumezkoetan lehia polita izan zen eta Urdaitzeko Nerea Abrego gailendu zen (32:24), Elena Calvillo beasaindarraren (33:04) eta Nuria Ongay satrustegiarraren (33:46) aurretik. Ongay izan zen lehen emakume sakandarra. Beteranoetan, gizonetan David Markaida meñakarra izan zen onena (28:48) eta emakumezkoetan Pili Abad iruindarra (40:48). Sakandar ugari aritu ziren, bai kategoria txikietan eta baita proba nagusian ere. Lasterketa nagusia despeditu eta gero auzate ederra izan zen guztiendako, eta sari ematea egin zen. Proba nagusiko sailkapenaSenior maila. Gizonak.1.Abdefetth Louajari (Zizur Nagusia): 25:236.Antton Zelaia (Urdiain): 28:449.Javier Borrega (Altsasu): 29:5210.Jon Iñaki Araña (Arbizu): 29:5513.Fermin Gabirondo (Olazti): 30:2315.Juantxo Arregi (Altsasu): 30:3416.David Trevejo (Olazti): 31:0918.Igor Flores (Urdiain): 31:1619.Iñaki Lopez (Uharte Arakil): 31:5122.Fernando Igoa (Etxarri Aranatz): 32:1724.Isidro Asurabarrena (Altsasu): 32:3926.Iker Flores (Urdiain): 35:3227.Patxi Cano (Altsasu): 35:3228.Ismael Lopez de Goikoetxea (Altsasu): 36:2332.Aitor Gabirondo (Iturmendi)Senior maila. Emakumeak1.Nerea Abrego (Urdaitz): 32:243.Nuria Ongay (Satrustegi): 33:46Beterano maila. Gizonak1.David Markaida (Meñaka): 28:482.Fco. Javier Gomez (Altsasu): 28:585.Santi Galarza (Iturmendi): 32:196.Kike Aldasoro (Altsasu): 32:5111.Jesus Mari Olmos (Altsasu): 35:0914.Juan Carlos Perez (Altsasu): 36:0615.Aingeru Azazeta (Altsasu): 36:3316.Gotzon Auzmendi (Unanu): 36:4018.Eusebio Vinagre (Altsasu): 38:1019.Santi Agirre (Iturmendi): 38:3320.Alfonso Gabirondo (Iturmendi): 38:3321.Jose Ignazio Reparaz (Arbizu): 39:0325.Tomas Mauleon (Etxarri Aranatz): 45:1026.Jose Maria Merzero (Unanu): 45:10Beterano maila. Emakumeak1.Pili Abad (Iruñea): 40:48Kategoria txikiakAurrebenjaminak, mutilak1.Ander Dukay (Zizur Nagusia)2.Haimar Agirre (Iturmendi)3.Eder Ruiz de Egino (Altsasu)Aurrebenjaminak, neskak1.Saioa Legal (Antsoain)2.Ainhoa Pinto (Iruñea)3.Carla Goikoetxea (Iturmendi)Benjaminak, mutilak1.Juan Legal (Antsoain)2.Oihan Perez (Altsasu)3.Fermin Askargorta (Iturmendi)Benjaminak, neskak1.Maddalen Mikeo (Etxarri Aranatz)2.Ainara Ilundain (Iruñea)3.Laura Kanpos (Iruñea)Kimuak, mutilak1.Mikel Agirre (Lakuntza)2.Oihan Artola (Iturmendi)3.Aritz Lizarraga (Etxarri Aranatz)Kimuak, neskak1.Silvia Constanza (Orkoien)2.Oihane Gabirondo (Iturmendi)3.Maialen Aldasoro (Altsasu)Haurrak, mutikoak1.Oihan Soto (Lakuntza)2.Ruben Ilundain (Iruñea)3.Eneko Lopez (Iturmendi)Haurrak, neskak1.Ane Cantero (Altsasu)2.Ainara Yerro (Lerin)3.Sarai Aramendia (Iturmendi)Kadeteak, mutilak1.Ander Gabirondo (Iturmendi)2.Daniel Cerezo (Iturmendi)Jubenilak, mutilak1.Angel Pelaez (Altsasu)2.Asier Lopez (Iturmendi)3.Alain Gabirondo (Iturmendi)