210.789 euroko laguntza lanetarako

Guaixe 2009ko irailaren 29a

Iturmendiko Udalak Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazio Departamentuak 2005-2008 aldirako Toki Azpiegituretarako Plana zabaldu eta gero 210.789 euro jasoko ditu bi lan egiteko. Batetik, Konsistorial eta Txorralde kaleetan dauden argiak aldatzeko. Egungoaren ordez 6 kale-argi ipiniko dira 3,6 metroko altuerako zutabeen gainean, eta beste 9 horma-besoen gainean. Lanek 24.445 euroko aurrekontua dute, eta laguntza %70ekoa izan da. Bestalde, euri-urak eta ur beltzak bereizteko hainbat lan egin behar dira eta horietarako 320.768 euroko aurrekontua dago. Gobernuaren diru-laguntza %60koa da. 345.213 euroIturmendiko Udalak eginen duen inbertsioa hori da. LakuntzaAipatu planaren bidez Lakuntzako Udalak udaletxean hainbat konponketa egiteko diru-laguntza jaso du, 112.821 euro. Horrekin eta Enplegurako Toki Inbertsioaren Estatu Funtsaren bidez jasotako diruarekin udaletxea goitik behera berritzen ari da gaur egun Construcciones y Excavaciones Gorritz, S.L. enpresa.