Eztanda Irratiaren 10. urtebetetzea

Guaixe 2009ko urriaren 29a

Inolako helbururik gabe abiatu zen proiektua. Irratia sortzeko ideia emisore txiki bat probatu eta gero sortu zen IGAn. Hasiera batean herrirako emanaldiak zirenak ibarrera zabaldu ziren gero eta, azkenik, internet bidez, mundura. Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) hurrengo lau asteburuetarako egitarau zabala prestatu du, guztia Eztanda Irratiak 10 urte bete dituelako. Haietan parte hartzeko gonbitea zabaldu du, baita esker oneko mezua ere herriko elkarteei eta laguntzaile guztiei. Iturmendiko irratia bere emanaldiak udaletxeko gela batean hasi zituen. Baina eraikinean egin beharreko lanak udal-baskulara lekualdatzera behartu zuten. Ordutik han jarraitzen dute. Tokirik egokiena ez denez beste aproposago bat eskatu diote udalari. Gazteek egungo eskoletan dituzte begiak jarriak, herrian berriak egin eta gero haiendako toki aproposa izan daitekeelakoan baitaude. IGAtik azaldu digutenez, "lokal berri baten beharrean gaude autogestioaren bitartez ekintzak burutu ahal izateko, gauza gehiago egiteko". FM 107,7Dialaren puntu horretan sintonizatzen da irratia edo www.eztanda.com Lastailak 30, ostirala19:00etan     Txupinazoa19:30ean     Triki mani20:00etan     Auzatea22:00etan     BertsoafariaLastailak, 31 larunbata16:30ean     Buruhandien tailerra