Eztandaren urteurren festak jarraitzen du

Guaixe 2009ko azaroaren 6a

Iturmendiko Gazte Asanbladak (IGA) bere irratiaren 10. urteurrena ospatzeko antolatutako bigarren asteburua da honakoa. Aurreko ostiralean eman zioten hasiera IGAkoek Eztanda Irratiaren 10. urteurren ospakizunei. Triki-manifan herriari buelta eman zioten gazteek, zurrakapotea banatzen zuten bitartean. Aitzkozar elkartean 50 bat pertsona bildu ziren afaltzera eta Mantxi eta Beñat Iguaran bertsolarien saioarekin gozatzera. DJ Sergeiren doinuak gaualdia luzatu zuten. Festetan, inauterietan eta ospatzeko zerbait dagoenean  ateratzeko asmoz hasi dira IGAkoak buruhandiak egiten. Dagoeneko egitura egina dute eta asteburuan haiei itxura ematen jarraituko dute. Azaroak 7, larunbata09:30ean     Furgo-bira, musikarekin, herrian zehar eta auzatea. 11:00etan     Altxorraren bila. 14:30ean     Bazkaria Aritzaga elkartean.17:30ean     Txerrikumearen ehiza, taldeka.Azaroak 8, domeka11:30ean Buruhandiak egin.