Musika Eztanda

Guaixe 2009ko azaroaren 20a

Iturmendiko irratiaren 10. urteurrena despeditzeko, larunbat gauerdian kontzertua antolatu du Iturmendiko Gazte Asanbladak. Irratiaren osagai nagusia den musikarekin despedituko dira urteurren ospakizunak. Baina, aurreko asteburuan ere izan zuten zer egina: txikienendako bideo emanaldia, gaztetxe bat aldarrikatuz eltzeak jotzen herriari buelta eman zioten, Aritzagan bazkaria eta ondoren Gartxot abeslariaren kantaldia. Azaroak 20, ostirala19:30ean     Eztandaren bideoa.Azaroak 21, larunbata16:30ean     Puzgarriak eta eskalada frontoian.18:30ean     Pankarta zerurantz eta auzatea.22:00etan    Afaria. Ondoren, "su artifizialak".24:00etan    Kontzertua: Siou, Leonor Maritxalar eta Anorexia taldeak.