Frontoi ingurua oinezkoendako gune

Guaixe 2010eko otsailaren 15a

Iturmendiko Udalak Enplegurako eta Jasangarritasunerako Toki Inbertsioaren Estatu funtsetik 41.946 euro jasoko ditu. Diru hori frontoi ingurua, elizara daraman kalea, txukuntzera bideratuko du udalak. Nicolas Arbizu alkateak azaldu duenez, "inguru hori nahiko gaizki dago. Sareak eta zoladura berrituko genituzke lan txiki horrekin".     Iturmendiko Udalak, bestalde, aurtengo aurrekontua onartu du. 580.000 eurokoa izanen da. Inbertsio ataletan abeltzaintza azpiegituren konponketa da nabarmenena. Udalak iaz eta aurten eginen diren lan horietarako 100.000 euro bideratu ditu (%60ko diru-laguntzarekin).