Heldu den urterako eskola berria

Guaixe 2010eko martxoaren 17a

Nafarroako Gobernuak astelehenean egindako bilkuran Iturmendiko eskola berria egiteko 630.000 euro bideratzea erabaki zuen (janzteko 50.400 euro aurreikusi dira). Lanak aurten hasiko dira eta heldu den urteko lehen seihilekoan despeditzea aurreikusten du gobernuak.  Gobernuak zehaztu duenez, eraikin berriak gutxienez lau gela izanen ditu. Horrekin batera, erabilera anitzeko gela, komunak (ikasleendako bi eta irakasleendako bat), zuzendariaren bulegoa, biltegia eta 50 m2-ko aterpea. Gobernutik adierazi denez, "horrekin hezkuntza sistemaren egungo eskaerei erantzuna eman nahi zaie". Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, eraikuntza egiteko giltza eskura sistemaren bidez eginen da. Hau da, proiektuaren erredakzioa eta obra zuzendaritza eta exekuzio espedienteak batera aurkeztuko dira. Gobernuak dioenez, "horrela prozesua azkartu eta eraikuntza epeak mozten dira".  Arrano BeltzaIzen hori du Iturmendiko eskolak. Haur eta Lehen Hezkuntzako 31 ikasle ditu. Hiru taldetan daude banatuta, bat Haur Hezkuntzakoa eta beste biak Lehen Hezkuntzakoak. D ereduan ari da.