Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko festen barruan, bihar, larunbatean, eskoletako txirrindularien lasterketa izanen da arratsaldeko lauetatik aurrera. Txirrindulari gaztetxoenek ginkana proba eta lasterketa osatu beharko dituzte.Bestalde, kadeteek 52 km-ko lasterketa dute igandean Fontellasen, 11:00etan. Afizionatuei dagokionez, 23 urtez azpiko Torneoko bi proba daude jokoan. Larunbatean, 16:00etan, Sopelako proba abiatuko da, eta igandean, 9:45ean, Soraluzek 116 km-ko lasterketa hartuko du.