Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko Gazte Asanbladak sustatuko irratiak 11 urte bete ditu eta asteburu honetan ospatuko dute. Gaur, 18:00etan, hitzaldia izanen da. 20:00etan kalejira izanen da eta bi ordu geroago herri afaria. Gau erdirako ordu laurden falta direnean su artifizialak izanen dira. Ondoren gauari doinuak jarriko dizkiote Memok, Stupenda Jonesek eta talde sorpresa batek. Bihar, berriz, herri bazkaria eta ondoren karaokea izanen da. 18:30ean herri kiroletan neurtuko dira Aizkozar eta Eztanda. Ospakizunak bertso afariarekin despedituko dira.