Kultura Eztanda

Guaixe 2010eko azaroaren 12a

Iturmendiko Eztanda irratiak 11 urte betetzen ditu aurten, 11 urte herriaren ahotsa izaten. Urtemuga ospatzeko zenbait jarduera antolatu dituzte astebururako. Hitzaldi, kalejira, herri kirol eta otorduekin batera, leku berezia izanen dute kultura jarduerek. Gaur gauean, kontzertu paregabeak izanen dira. 24:00etatik aurrera, Memo eta Stupenda Jones taldeekin gozatzeko aukera ederra izanen da. Talde sorpresak itxiko du musika gaua.Bihar, berriz, bertsolariek hartuko dute txanda. 22:00etan bertso-afaria izanen da.