Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bigarren urtez jarraian, Mikro-ipuin lehiaketako saria Sakanara etorri da. Lehen Hezkuntzan, Iturmendiko Arrano Beltza ikastetxeko ikasle Aaron Arbizu nagusitu da. Epaimahaiak Koilara hiltzailea mikro-ipuinaren "fantasia eta umorea, istorioa oso lerro gutxitan garatzeko manera eta haren barne-garapenaren koherentzia, bai eta gauzak kontatzeko orduan irudiak baliatzeko trebezia" azpimarratu ditu.Sari banaketa ekitaldia martxoaren 2an izanen da Iturmendiko ikastetxe publikoan. Bertan izanen da Asisko Urmeneta komikigile eta zinegilea. Sarituek liburu sorta bana jasoko dute. Bi sakandar liburuanLehiaketaren irabazleen eta finalisten idazlanak, lehiaketara aurkeztu diren beste lan aipagarriekin eta Asisko Urmenetaren mikro-ipuinarekin batera, mikro-liburu batean jasoko dira. Aaron Arbizuren mikro-ipuina ez ezik, bertan bilduko dute Munia El Marhoum lakuntzarraren S idazlana. Liburua Iruñeko Liburu Azokan aurkeztuko da ekainean.Kalitatezko idazlanakEuskara Kultur Elkargoak eta Pamiela Argitaletxean urtero antolatzen dute lehiaketa. Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek euskaraz idatzitako testurik onenak saritzen ditu. Lehiaketaren berezitasuna idazlanen luzera da: gehienez ere 100 hitz (12 lerro) izan behar dituzte. Urtez urte, partaidetza gora doa. Lehiaketaren bosgarren edizioan 1675 lan bildu dira, 721 Lehen Hezkuntzan eta 954an Bigarren Hezkuntzan. Aingeru Epaltzak, Inma Erreak, Angel Errok eta Toño Murok osatu dute epaimahaia. Lanen kalitatea eta aniztasuna azpimarratu dute. Koilara hiltzaileaBazen behin koilara gaizkile bat Flandrian bizi zena.Flan guztiek kristoren beldurra zioten; bere izena entzuten zutenean dardarka hasten ziren. Flan bat harrapatzen zuenean, barrenak ateratzen zizkion errukirik gabe, oraindik bizirik zegoela. Modu latz honetan flan asko hil zituen, Poliziak atxilotu zuen arte. Berria Flandriako egunkari guztietan etorri zen.Aaron Arbizu Alberto (6. maila, 12 urte). Arrano Beltza ikastetxea, Iturmendi.