Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi hilabete bete ditu dagoeneko Iturmendiko Ximona gaztetxeak eta hilabete hauetan zehar etxea zahar berritzen aritu dira Iturmendiko gazteak. Konponketa gastu hauei aurre egiteko kontzertua antolatzea otu zitzaien eta Altsasuko Gaztetxera jo zuten laguntza eske. Honela sortu zen asteburuan izango den elkartasun kontzertua.Bi talde igoko dira oholtza gainera iluntzeko 23:00etan hasiko den elkartasun festan. Sakandarren artean ezaguna den Txantreako Banda Batxokik bere azken lana aurkeztuko du: Bake Garaietarako borroka kantuak. Bigarren gonbidatua Katalunatik dator; Tarragonako Reus-etik datorren Bongo Botrako taldea. Hauek ere, haien azken laneko kantak izango dituzte errepertorioan "Todos los días sale el sol". Punk parrandero eta ska musika egiten dute hauek Sakanako gazteria dantzan jartzera datoz.http://www.myspace.com/bongobotrakohttp://www.myspace.com/bandabatxoki