San Migelek euria ekarri zuen

Guaixe 2011ko maiatzaren 9a

Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu larunbatean, batez ere goiz eta eguerdi partean. Arratsaldean jaso zuen eta ospakizunerako aukera hobea utzi zuen. Egitarauko ekitaldiak pilotalekuan opatu zuten aterpea. Bezperan, gazte asanbladak antolatutako kontzertuek eman zieten hasiera San Migelei. Iturmendiarrak orain Trinitatearen zain gelditu dira.