Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiarrek udal berria sei hilabete barru aukeratu beharko dute, zerrendarik aurkezten bada behintzat. Aurreko bi deialdietan Espainiako epaitegiek zerrendak baliogabetu zituzten. Oraingoan ez da aurkeztu zerrendarik eta, beraz, domekan hautestontzi bakarra izan zen, Nafarroako Parlamentukoa. Boto bakarragatik UPNk zerrenda babestuena izaten jarraitzen du Iturmendin. Erregionalisten babesa Iturmendin 10 puntu jaitsi da eta haietatik ia erdia PPk hartu du. Hala ere, eskuineko blokeak lau urtetan iturmendiarren 14 boto galdu ditu. Bildu izan da parlamenturako 2. zerrenda bozkatuena. Aurreko deialdian ezker abertzalearen zerrenda baliogabetuak lortutakoa bikoizten du. NaBai2011k, berriz, 10 puntu jaitsi ditu eta iturmendiarren 3. aukera bihurtu da. Deialdi honetan abertzaleek Iturmendin 8 boto gehiago eskuratu dituzte. PSNk eta CDNk Iturmendin behera egin dute eta Izquierda-Ezkerrak zuenari eutsi dio.