Ioseba Fernandez zilarrezkoa 55. San Antonio Nazioarteko Zirkuituan

Guaixe 2011ko ekainaren 6a

Asteburuan irristaketak Iruñea eraldatu du. Antoniutti parkeak 55. San Antonio Nazioarteko Zirkuitua hartu du, eta bertan nazioarte mailako selekzioak aritu dira lanean. Goi mailako proba izan da, eta Kolonbiako irristalariak izan dira jaun eta jabe. Dena den, Iruñako Berriro Ere irristaketa taldeko Joseba Fernandez iturmendiarrak bere tokia egitea lortu du. 200 metroko gizonezko erlojupekoan, bigarrena sailkatu zen Joseba (00:16,599), Andres Felipe Muñoz kolonbiarraren (00:16,595) atzetik, 3 ehuneneko eskasera. Joseba, 201eko Europako distantziako txapelduna, probako lehen nafar onena izan zen.