Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak antolatuta, ekainaren 18an VII. Aitzkozar herri krosa jokatuko da. Lasterketak aurten Iturmendi izanen du abiapuntu eta helmuga, eta Sakanako VII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustuko du.Proba nagusia baino lehen kategoria txikiko lasterketak jokatuko dira 17:00etatik aurrera, aurrebenjamin mailatik hasi kadeteetaraino. 8.100 metroko proba nagusia 18:30ean hasiko da.InskripzioaIzena ematea zabalik dago www.dantzalekusakana.com web gunean edo ondoko telefonoetan: 948 562 034 edo 606 398 802. 5 euro ordaindu beharko dira.