Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lanak heldu den urtean hasiko lirateke eta zaila litzateke 12/13 ikasturte hasierarako egina egoteaBerriki Iturmendin egin den batzar batean eman zuen akordioaren berri Iturmendiko Udalak. Adostutakoaren arabera Iturmendiko Udala izanen da ikastetxe berriko lanak eginen dituena eta horiek balio duten 400.000 euro inguru aurreratuko dituena. Hezkuntza Departamentuak bi urtetan itzuliko dio dirua Iturmendiko Udalari. Eskola berriaNicolas Arbizu alkateak esan digunez, lanak heldu den urtean hasiko lirateke. Berak zail ikusten du 12/13 ikasturterako ikastetxe berria prest egotea. "Orain proiektua egiten hasi gara. Eraikin bioklimatikoa izatea nahi dugu. Horretarako, orientazioa, isolatzaileak eta beste izanen ditugu kontuan". Horretaz gainera, eskola berriak eraginkortasun energetikoa izatea nahi du udalak, "hala, udalarendako karga ekonomiko txikiagoa izanen da". Iturmendiko eskolak 4.000 m2ko azalera izanen du. Arbizuk aurreratu digunez berriak 3 unitate eta patioa izanen ditu. "25-35 haurrendako aurreikusia dago, herriaren neurrikoa". Hezkuntza Departamentuak hasieran lau gela aurreikusi zituen. Alkateak azaldu duenez, gaur egungo eskolak bi unitate besterik ez ditu eta txiki gelditu da, "udal egoitzak erabili behar izaten dituzte" gaineratu Arbizuk. Iturmendiko alkateaknabarmendu duenez, "eskola herriarendako garrantzitsua da, haurrak errotzeko, herriak bizia izateko". Eskola eraikitzeko bidea2010-03-15 Nafarroako Gobernuak Iturmendiko eskola berria egiteko eta janzteko 680.400 euro onartu zituen. Lanak 2010ean hastekoak ziren. 2010eko agorrila. Hezkuntza Departamentuak beste lehentasun batzuk zituelako Iturmendiko eskolaren eraikuntza atzeratzea erabaki zuen. 2010-10-13 Iturmendiko Udalak Hezkuntza Departamentuaren eskutik jaso zuen berri. 2011-04-07 Alberto Catalan Higueras, hezkuntza kontseilaria, Iturmendiko eskolan egon zen. 2011ko maiatza. Hilaren akaberan Iturmendiko Udala eta Hezkuntza Depatamentua bildu ziren.Mediku kontsultategiaIturmendiko Udalak eskola berria herriaren ekialdean egin nahi du. Eskola berria egiten denean, ikastetxearen egungo eraikinean mediku kontsultategia jarri nahi luke udalak. Medikuaren etxean dago gaur egun eta herri erdigunera eraman nahiko luke, egun eskola dagoen eraikinera. Mediku etxea saltzeko asmoa ere badago.