Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
VII. Aitzkozar Herri Krosa jokatuko da bihar. 17:00etan kategoria txikikoak ariko dira, eta 18:30ean nagusiak. Lasterketak Sakanako VII. Atletismo Kopa mustuko duIaztik hasita Iturmendiko Aitzkozar elkarteak eta Bakaikuko Bakarrekoetxea elkarteak elkarrekin antolatzen dute Aitzkozar Herri Krosa. Bada, aurten 7. edizioa izanen du aipatu lasterketak eta Iturmendiko Arrano Beltza plaza izanen du irteera eta helmuga. Bi elkarteek Dantzaleku Sakana klubaren laguntza izanen dute antolakuntzan eta hainbat entitate eta komertzioen babesa. Bihar jokatuko da proba, ekainaren 18an, larunbatean. Lasterketak Sakanako VII. Atletismo Kopa-Lasa Kirolak Saria mustuko du, koparako puntuagarria izango den lehen lasterketa izango baita. Aipatutakoaz gain beste hiru lasterketek puntuatuko dute koparako: Ergoienako VI. Birak (irailak 17), Sakanako XI. Herri Lasterketak (urriaren 23an) eta Altsasuko Barricarteren Oroimenezko Oinezko Lasterketak (abenduak 8). Kategoria txikiak eta proba nagusiaGazteenek emanen diote hasiera Iturmendiko lasterketari, arratsaldeko 17:00etan. Aurrebenjaminek 450 metroko ibilbidea edukiko dute egiteko, benjaminek 560 metro, kimuek 800 metro, haurrek 1.600 metro eta kadeteek 2.400 metro. Proba hauek guztiak herrian eginen dira, beti ere Iturmendiko plaza ardatz dutela. Gaztetxoenen lasterketek proba nagusiari eginen diote lekua. 18:30ean du hasiera ordua gazte, heldu eta beteranoen mailako lasterketa nagusiak. Korrikalariek Iturmendiko plazan emanen diote hasiera lasterketari. Iturmendi eta Bakaikuko herri eta dermioen artean markatutako 4.050 metroko ibilbideari buelta bakarra emanen diote gazteek, eta bi buelta heldu eta beteranoek. Beraz, azken hauek 8.100 metro egin beharko dituzte denera. SariakAipatzekoa da lasterketa bukatzen duten korrikalari guztiek saria jasoko dutela. Lasterketa nagusiko kategoria bakoitzeko hiru lehenengoek, gizon nahiz emakumeek, 150 €, 100 € eta 50 euroko saria eta trofeoa jasoko dute, eta maila bakoitzeko hiru lehenek trofeoak. Behe mailan ere trofeoak banatuko dira. Parte hartzen duten korrikalari guztiek oparitxoa jasoko dute. Eta eguna borobiltzeko, antolatzaileek askaria antolatu dute korrikalari guztiendako. Iaz 73 korrikalari aritu ziren proba nagusian eta Patxi Orofino iruindarra nagusitu zen. Hirugarrena eta lehen sakandarra Raul Audikana izan zen. Emakumezkoetan Araiako Joanna Corcherok ez zuen areriorik izan. Jone Pelaez altsasuarra izan zen lehen sakandarra. Izena ematea zabalikAurrez izena emateko aukera dago, 948 562 034 edo 606 398 802 telefonoetan edo www.dantzalekusakana web orrian. Lasterketa egunean bertan, proba hasi baino ordu bat lehenago ere, inskripzioa osatzeko aukera izanen dute korrikalariek Iturmendiko Aitzkozar elkartean. Egunean bertan izena ematen dutenek 5 € ordaindu beharko dute. DYAk proba jarraituko du. Kategoriak eta distantziak17:00etan: aurrebenjaminak (410 m)17:15ean: benjaminak (540 m)17:30ean: kimuak (820 m)17:45ean: haurrak (1.640 m)18:00etan: kadeteak (2.460 m)18:30ean: gazteak (4.050 m)18:30ean: seniorrak, nagusiak eta beteranoak (8.100 m)