Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asteburuan Espainiako Zirkuituko Irristaketa Abiadura Txapelketak jokatu dira Gijónen, gazte, junior eta senior mailetan. Bertan lehiatu zen Berriro Ere taldeko Joseba Fernandez. Nafarrek guztira 24 domina jaso zituzten, urrezko bost, zilarrezko bederatzi eta brontzezko hamar. Irristalari finena senior mailan dabilen Joseba Fernandez iturmendiarra izan zen, hiru urre kolkoratu baitzituen: 200 metroko erlojupekoan, 500 metroko sprintean eta erreleboen proban, Javier Gonzalez, Dani Muro eta Iosu Saldiserekin batera. Europako TxapelketetaraTxapelketa jokatu ondoren Garikoitz Lerga selekzionatzaile nazionalak Europako Txapelketetarako selekzioaren berri eman zuen. Tartean 8 nafar ariko dira, Berriro Ere taldeko Joseba Fernandez barne. Sakanako klubetakoak txukunGijónen jokatutako Espainiako Zirkuituko Irristaketa Txapelketan aritzeko Sakanako irristaketa klubetako lau kide sailkatu ziren: Gaizka Ocaña (Aitziber), Maialen Unanua (Aitziber), Cristina Aldeano (Altsasu) eta Irantzu Imaz (Sutegi). Azken hau ezin izan zen aritu, lesioagatik. Espainiako Zirkuituko eta Pista Txapelketetarako sailkatzea zen aurtengo helburua, eta hori lortuta, esan beharra dago lan oso txukuna egin zutela asteburuan Gijónen. Estatu mailako jubenil mailako 43 parte-hartzaileen artean 15-18 postuen artean sailkatu dira, maila ona emanez. Zorionak. Hurrengo denboraldira arte atseden hartuko dute.