Eskoletako txirrindularien lasterketa bihar Iturmendin

Guaixe 2011ko uztailaren 15a

Iturmendiko festen barruan, bihar, larunbatean, hilaren 16an, eskoletako txirrindularien lasterketa izanen da 17:00etatik aurrera. Txirrindulari gaztetxoenek ginkana proba eta lasterketa osatu beharko dituzte. Aralar eta Burunda taldeetan dabiltzan txirrindulari gazteenak lanean ikusteko aukera bikaina eskainiko du Iturmendik. Proba Nafarroako Kirol Jolasetarako baliagarria izango da.Bestalde, kadeteek igandean lasterketa dute Fontellasen, 11:00etan. Juniorrak larunbatean bilduko dira Aiegin, 17:00etan (66 km). Afizionatuek bi lasterketa dituzte. Larunbatean 23 urtez azpikoek proba dute Sopelan, 16:00etan (122,5 km), eta igandean Beasainek elite eta 23 urtez azpiko mailen 148 km-ko proba hartuko du 9:30ean.