Ioseba Fernandezek munduko errekorra lortu zuen 200 metrotan

Guaixe 2011ko irailaren 5a

Irristalari iturmendiarrak sailkapenean lortu zuen marka, baina ezin izan zuen dominik lortu, 4. geratu zelako finaleanIoseba Fernandezek atzo munduko errekorra lortu zuen 200 metro erlojupekoan, Yeosun (Korea) burutzen ari diren Munduko Abiadurako Irristaketa Txapelketan, kronometroa 16’185 segundotan geldituz. Marka sailkapen fasean lortu zuen. Finalean, ordea, ezin izan zuen saioa errepikatu, 4. geratu zelako.Pasa den asteartean ere, lehiaketako lehen egunean, pistan,  5. postu oso ona lortu zuen 300 metro erlojupekoan.