Ioseba Fernandezen erakustaldia Puente la Reinan

Guaixe 2011ko irailaren 12a

Atzo jokatu zen III. Iruñea-Puente la Reina maratoi internazionala, 168 korrikalarirekin. El Pilar Marianistas taldeko Iñigo Vidondo gasteiztarra izan zen gizonezkoen artean eta  Pelayo taldeko Sheila Posada emakumezkoen artean.Probaren ondoren, antolatzaileek goi mailako 2 kirolarien arteako erakustaldi bat prestatu zuten. Euskaltel Euskadiko Pablo Urtasun txirrindularia eta Ioseba Fernandez irristalariaren artean. Iturmendiarrak pasa den astean Munduko txapelketan 200 metrotan errekorra lortu bazuen ere atzokoan, distantzia berdinean, Urtasunek irabazi zuen 16:427 segundoko denbora eginez, Fernandez hortik gutxira iritsi bazen ere, 16:556 segundotan gelditu baitzuen kronometroa.