Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iturmendiko primarioak. Hala defini daiteke biharkoan Burundako herrian eginen den aukeraketa. Iturmendiarrak azaroaren 20ko udal hauteskundeetara aurkeztuko den hautagaitzako zazpi kideak aukeratuko dituzte.Iturmendiarrek dagoeneko eskutan dute izenak jartzeko papera. Bihar, 16:00etatik 20:00etara, auzo gelatik pasatzeko aukera izanen dute iturmendiarrek.Lau hautagaiIturmendiko ezker abertzaleak jakinarazi digunez, "egoera eztabaidatu eta herri txikietan dagoen arazoa ikusita (jende gutxi eta inplikaziorako gogo gutxiago), kontsultarako lau kide aurkeztea erabaki dugu". Nemesio Galarza Otsoa, Jose Mª Artola Gonzalez, Vitoriano Gabirondo Lanz eta Norberto Lopez Galarza dira ezker abertzaleak kontsultarako aurkeztuko dituen izenak. Iturmendiko ezker abertzaletik adierazi dutenez, lau hautagaiak udalgintzan eta beste sentsibilitateekin lan egiteko prest daude.Ezker abertzaleak foru hauteskundeetan boto abertzalea herrian nagusi izan zela eta aldaketarako nahia ikusi du herrian. "Euskal Herrian ematen ari den bake prozesuren parte garelako, berriz ere, gure udal ekimenetan esperientzia eta lana eskaintzen dugu, bai herriko beharrak asetzeko nola Euskal Herriak eskatzen dituen politikak aurrera eramateko".Azken bi udal hauteskundeetan ezker abertzaleak aurkeztutako zerrendak baliogabetu dituzte Espainiako auzitegiek. 2003an Trikuharri plataforma izan zen. 2007an, berriz, Iturmendiko Abertzale Sozialistak eta Eusko Abertzale Ekintza gelditu ziren legez kanpo. Azken bi legegintzaldietan kudeaketa batzorde bat egon da Iturmendin. Ezker abertzalearen "gutxieneko asmoa da apartheid politika baztertu eta udal talde aurrerakoia eta ezkertiarra osatzea da". Azkenik, abertzale, ezkertiar eta aurrerakoi sentitzen diren herritar guztiei herri kontsultan parte hartzera eta haien proiektuaren aldeko boza ematera deitu du.