Zerrenda ostiralean zehaztuko da

Guaixe 2011ko irailaren 26a

Udal hauteskundeetara aurkezteko hautagaitza babes gehien jaso dutenen artean aukeratuko daIturmendin maiatzaren 22an ez zen udala berritu eta azaroaren 20an berrituko da. Udal hauteskundeetan aurkezteko zerrenda aukeratzeko lehen urratsa izan zen larunbateko herri galdeketa. Zentsatuta dauden 338 iturmendiarretatik 170ek, %50,24, parte hartu zuten herri kontsultan. Babes gehien jaso duten 16 hautagaiak ostiralean bilduko dira. Bakarren batek udalerako hauteskunde zerrenda parte hartzeari uko egiten dion azaldu beharko du orduan, eta gainontzekoen artean osatuko da udalerako zerrenda. Iturmendiko ezker abertzaleak jakinarazi zuen lau kide aurkeztuko zituela larunbateko kontsultarako. Ostiralan gauean iturmendiarrek beste zerrenda baten berri jaso zuten. Zazpi izen zituen eta haiek izan dira babes gehien jaso dutenak.