Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo eguerdian jende ugari bildu zen Pilareko ermitan. Eguerdian meza egin zen, Pilareko Amari eskainitako ermitan.Egun berezia izan zen asteazkenekoa, 300 urte bete baitzituen erlijio eraikina. Pedro Iriarteren aginduz jaso zen 1711. urtean eta Pilareko egunez kontsakratu zen. Aurretik beste ermita bat zegoen, Dona Maria eta toponimoa besterik ez da gelditzen. Bestalde, atzokoan ere, Nicolas Arbizu eta Josefa Perpiña ermitau zereginetan mustu ziren.