Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bildu Iturmendik esku artean hartuko duen aurreneko erronka gaztetxearena izanen da. Urtetan gazteen aldarrikapena izan dela irizten diote eta egungo udalak ez diola behar bezalako erantzunik eman. Bestalde, Bilduko kideek sinesten dute Iturmendik "Euskal Herrian gertatzen den edozer gairen inguruan zeresana baduela, denoi eragiten digulako". Horregatik, egungo kudeaketa batzordea ez bezala, hainbat gairen inguruan akordio eta adierazpenak egiteko prest azaldu dira. Bestalde, eskola publiko berria egiteko asmoarekin aurrera jarraituko du Bilduk. Egitasmoa 99-03 legegintzaldian ezker abertzaleak abiarazi zuela gogora ekartzearekin batera, egitasmoaren garapenean "krisiak zerikusi handia" izanen duela aurreratu dute. Bestalde, martxan dauden egitasmoekin bukatu nahi dute. Horrekin batera, plaza hornitu eta egungo beharretara egokitzea da beren nahia. Bilduko kideek, azkenik, basogintzako ikerketa sakon bat egin nahi dute, etorkizunari begira prestatu eta egokitzeko. Zerrendaren inguruan Bilduko alkategai Victoriano Gabirondo Beleixe Irratian (FM 107,3) izan zen eta zerrenda osatzearen inguruko azalpenak eman zituen. Bilduko kideak esan zuenez, ezker abertzaleak lau izen proposatu zituen herri bozketarako. "Gure ideia zen hiruzpalau zerrendan sartzea eta, beste aldetik, beste horren beste, denen artean zerrenda bat osatzeko". Baina azkenean halakorik ez zen gertatu. "Herri kontsultarako guk lau izen aurkeztu genituen. Egunean bertan eskuindarrek 7 izenez osatutako zerrenda osatu eta banatu zuten. Bozka egin eta gero aurretik pentsatutakoa egin nahi genuen, guk 3 zinegotzi eta haiek 4, boto gehiago atera zituztelako". Baina ez ziren moldatu. Bilduko kideak Beleixe Irratian (FM 107,3) azaldu duenez, "hirutan saiatu gara biltzen eta ezin izan dugu ezertara iritsi. Horregatik, pixka bat behartuta ikusi dugu geure burua zazpiko zerrenda osatzera". HautagaiakJose Mª Artola, Vitoriano GabirondoRicardo Lopez de GoikoetxeaTxaro GalartzaJose Angel GarziaNorberto Lopez de GoikoetxeaNemesio GalartzaKai Galartza Zerbera