Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eztanda irratiak 12. urtemuga ospatuko du bihar. Iturmendiko irratiko uhinetan musika da protagonista nagusia, eta urtemuga festako egitarauan ere hala izanen da. Iturmendiarrek hiru talde gonbidatu dituzte irratiaren festara: Kaxkalo, Alerta Gorria eta Josu Jon Imas. Burundako, Arbizuko eta Itzagaondoako musika, 2 euroren truke. Kaxkalo taldeak asteburu beroa du. Lizarragako festetako ajearekin iritsiko dira bihar Iturmendira. Hala ere, Olaztiko eta Altsasuko gazteek gogoz zabalduko dute Burundako oi eta ska. Arbizuko Alerta Gorria taldeko gazteek hartuko dute txanda. Arbizuarrek Etxarriko jaialdi jendetsuan jo zuten asteburuan. Bihar, berriz, Iturmendin dute hitzordua. Ikusita dago bi urteko ibilbidean martxa ona hartu dutela. Arbizuko punk oi! doinuak entzuteko aukera ona dugu bihar.Azkenik, Itzagaondoatik jai giroa luzatzeko asmoz etorriko da Josu Jon Imas taldea. Bistan da, Euskal Herrian mexikar doinuek arrakasta itzela dute. Gero eta gehiago dira Ertamerikako musika herrikoietik edaten duten euskal taldeak. Haien eskutik juerga giroa ziurtatua dago.