Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domeka goizean hildako kofradeen aldeko mezak bildu zituen san antondar iturmendiarrak. Bi baja izan dituzte urte betean, baina hiru kofrade berri ere badira: Elias Aramendia, Alberto Goikoetxea eta Jesus Mari Galartza. 24 kide ditu kofradiak eta haietatik 20 bat bildu ziren Aritzaga elkartean bazkaltzera. Aurretik, apez-etxean, kontuak egin eta ardurak banatu zituzten. Kofradiako priorea Segundo Moreno izanen da eta abanderadoa edo laguntzailea Pedro Mari Goikoetxea.