Fernandezek 300 metroko errekorra hautsi du

Guaixe 2012ko maiatzaren 2a

Joseba Fernandez izan da 300 metro irristatzen egiteko 24 segundo baino gutxiago behar izan dituen aurrenekoa. Iturmendiko irristalaria atzokoan lortu zuen muga hori haustea Txantrearen irrista-tokian. Fernandezek iaz 200 metroko errekorra lortu zuen. Iturmendiarraren hurrengo erronka irristaketako munduko txapelketa izanen da, irailaren 2. astean Italian jokatuko dena.