Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Irristaketa Federazioak Nafarroako 7 irristalari hautatu ditu Hungariako Szeged hirian jokatuko diren Europako junior eta senior mailako Irristaketa Txapelketetan aritzeko. Tartean dago Berriro Ere taldeko Joseba Fernandez iturmendiarra. Europako Txapelketak uztailaren 23tik 28ra jokatuko dira, eta Espainiako Irristaketa Selekzioa uztailaren 16tik 18ra kontzentratuko da Iruñean.