Zilarrezko Ioseba Fernandez

Guaixe 2012ko irailaren 10a

Ioseba Fernandezek zilarrezko domina lortu du Abiadurako Irristaketako Munduko Txapelketan. Iturmendiarra bigarren sailkatu zen senior mailako 300 metroko erlojupekoan.Hilaren 15era arte, Italiako Ascoli Piceno hirian Abiadurako Munduko Patinaje Txapelketa jokatzen ari da pistan, zirkuituan eta maratoian. Ioseba Fernandezek hasiera bikaina eman zion txapelketari. Larunbatean, txapelketako lehen egunean, goizeko kanporaketa gainditu zuen 8.denbora onenarekin. Antza, indarrak arratsalderako gorde zituen. Horrela, arratsaldeko 19:00etan, final handian, bigarren sailkatu zen 24,774 segundoko denborarekin. Haren marka gainditzeko gai izan zen bakarra Pedro Causil kolonbiarra izan zen 24,765 segundorekin. Joan zen urteko munduko txapelketan ere, maila bikaina erakutsi zuen Ioseba Fernandezek. 200 metroko erlojupekoan munduko errekorra hautsi zuen 200 metrotako erlojupekoan, kanporaketan egindako markarekin. Finalean ez zen maila berean ibili eta 4. postuan sailkatu zen. Larunbatean irabazitako zilarrezko dominarekin Ioseba Fernandezek bere palmaresa borobildu du. www.fep.esFinalaren bideoa ikusgai Espainiako Irristaketa Federazioaren web orrian.